XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikus orain nolatara atera zan estuasun ontatik.

Baziran katuak etxe artan.

Aundiena Jema'k besoetan artu du.

Ta oni bizkarreko illea eskuekin orraztuaz, jostaketa-antzean, etzaio ba irten eliz-gizon agurgarri ari!

Onek ikusi bezin laister, itzik ere egin gabe alde egin du.

Jakiña, Jema, nexka txorotzat-edo artuta.

Auskalo zer esango zuan bere kolkorako!

Etzekian gotzai Jaun arek, gure gazteak bere bizitza guztian, orduantxe lenengo aldiz artu zuala katu bat bere eskuetan.

Estualdi artatik ain errez eta ederki ateratzen gure Jaunak lagundu ziolako, eskerrak nola eman etzekiala zebillen Jema.

Ez al-da au, iñoren kalterik gabe, norberak bere burua lurreraño makurtzea?

Ez al-da au arrokeria gorrotatu ta apaltasuna maitatzea?

Danentzako aurpegi-alai

Gure gaztearen apaltasun-zuztarrak, ez dira, ez gaurkoak, ez azalekoak ere: eskola-ume zanetik apaltasun-erakutsi ederrak eman oi-zituan.

Bazekiten eskolakide edo lagunak, erritaldi ta zigorrak ixil-ixilik eramaten zituala; ta berak zerbait puskatu edo ondatu egin zutela?

Okerra Jema'ri ezartzen zioten.

Eta lagunak okerra, ta Jema'k zigorra edo kastigua.

Au len esana izan arren, berriro emen gogoratzea ondo dagola iruditu zaigu.